Ogia, gazta edo kontserbak bezalako ohiko produktuez gain, lore eta barazki eskaintza zabalarekin bete da gaur Seber Altube, apirileko baserritarren azokarekin.
Askotarikoak izan dira erosgai egon diren lore eta landareak: limoneroak, albaka, alegria txikiak, marrubiak, kipulak, Gernikako piperrak, landare jangarriak, lutxarbi beltza, letxugak, tomate berdeak, estebiak eta baita tabako landarea ere.
Horietako asko etxeko balkoian ortu txiki bat egin nahi dutenei zuzenduta zeuden, eta zaletasun horri erantzuna emanez Ortu bat nire balkoian izeneko tailerra antolatu dute. Anjel Azpillagak eman ditu azalpenak, letxuga edo tomate propioak ekoiztu nahi dituzten lagunentzat. Produktu egokiak zeintzuk diren, eta hauek nola zaindu behar diren ikasteko aukera izan dute, beraz.