Pandero jaialdia antolatu du Arrasateko Trikitixa Eskolak

Iker Oñate 2018ko api. 19a, 16:40

Pandero jaialdia antolatu du Arrasateko Trikitixa Eskolak egubakoitzerako. Eta hainbat ekintza izango dira Kulturateko areto nagusian, betiere, helburua argi izanda: "Dagokion tokia eta balioa eman behar diogu panderoari, bigarren mailan jarri barik. Ikusgarritasun hori emateko, bitarteko da jaialdia".

Hain zuzen ere, Ainara Saizar pandero-jolearen berbaldiarekin hasiko dute egitaraua; 18:00etarako finkatu dute hitzordua. Eta, 19:00etatik aurrera, ostera, Trikitixa Eskolako zenbait pandero-jolek jardungo dute agertokian. Esan beharra dago horiek ez dutela trikitiaren laguntzarik izango.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak