Txapelketari dagokionez, kimuen B mailan, bakarka, Liyanis Alonso eta Miren Miguelez ariko dira, uztaiarekin; infantilen B mailan, Nora Marcok hartuko du parte, pilotarekin; azkenik, infantilen B mailan, taldekako emanaldia eskainiko dute bost gimnastek: Sara Yan Azkaratek, Maider Aguirreurretak, Aiala Losadak, Daniela Pinedak eta Maddi Etxagibelek –uztaiarekin ariko dira–.