Hala ere, denboraldia ez da bat ere erraza izan zuri-moreendako. Liga txapelketari ezin hobeto ekin zion taldeak aurreneko partiduan irabazita. Hurrengo asteetan, baina, Isasiren mutilek kategoria berriaren gordintasuna ezagutu zuten. Norgehiagoka guztietan maila polita erakutsi arren, porrotak bata bestearen atzetik jaso zituen Arrasateko taldeak, Getxoren kontra Mojategin ezustekoa eman arte. Kronika osoa hemen.