Baleike taldeak salatu du Udal gobernuak ez diola utzi Errepublikaren bandera jartzen udaletxeko balkoian

Mirari Altube Arrese 2018ko apirilaren 15a

Arrasateko udaletxea albo batean bandera errepublikanoa duela.

Arrasateko udaletxeko balkoian jarri gura izan zuten atzo, apirilak 14, bandera errepublikanoa Baleike taldeko kideek, II. Errepublikaren 87. urteurrenean. Udal gobernuak, baina, ez ziela utzi adierazi zuten: "Udaletxeko balkoia herritarren balkoia izan beharko litzateke; udaletxeko balkoia ez da zuen batzokia".

Eva Abuin eta Igor Urizar zinegotziak prentsa-ohar bidez salatu dute "Udal gobernuaren jokaera". Era berean, zera adierazi dute: "Martxoaren 8an gobernuak ez zuen baimendu amantalak balkoitik zintzilikatzea, ezta maiatzaren 26an ortzadarraren bandera balkoian jartzea ere", eta gaineratu:" Errepublikaren egunean ez digute utzi oposizioko alderdiei bandera errepublikanoa balkoian eskegitzea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak