Gazte bat atxilotu dute Arrasaten droga trafikoa leporatuta

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko api. 13a, 13:28
Bergarako Ertzain-Etxea.

Arrasaten bizi den 29 urteko mutil bat atxilotu du Ertzaintzak, ustezko droga trafiko delitua egotzita. San Andres auzoan izan zen atxiloketa, apirilaren 12an, 12:35ean, Deba Urolako Ertzain-Etxearen drogen trafikoa eta kontsumoaren aurkako operazioan.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, uniformea jantzi gabe auzoan zaintza lanetan ziharduten ertzainek burutu zuten atxiloketa. "Ohiko gaizkilea" komertzio batera sartzen ikusi zuen Ertzaintzak; atzetik jarraitu ostean poltsikoetan zerbait sartzen zuela ikusirik gaztea miatzea erabaki zuten. Atxilotuak mota ezberdinetako drogak zituen gainean; Ertzaintzak zehaztu dutenez marihuana, haxixa eta speed-a zituen, kopuru ezberdinetan. Horretaz gain, drogarekin erlazionatutako aurrekariak zituela ere jakinarazi du Ertzaintzak. Atxilotua epailearen esku dago orain.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak