Koban taldearen elektronika eta swing doinuak entzungai hilaren 19an

Eneko Azurmendi 2018ko apirilaren 13a

Koban taldeko ordezkariak. Argazkia: Koban.

Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan, Koban talde donostiarrak kontzertua eskainiko du datorren eguenean, Arrasateko gaztetxean, 22:00etan. Sarrera bost euro da. 2015ean sortutako taldea da eta elektronika eta swing doinuak uztartzen ditu. Zazpi musikarik osatzen dute taldea eta bi disko dituzte, eurek ekoiztuta: Congo Square (2017) eta Koban (2018).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak