Hiru egunetan banatuta egingo dute aurtengo Alternatiben Azoka

Xabi Gorostidi 2018ko api. 12a, 16:07

Gaztetxeko kideek askotariko hitzaldiak prestatu dituzte apirilaren 20, 21 eta 28rako. Lehen saioan gorputzaren bahiketari buruz arituko dira. Bigarrenean, mahai-ingurua egingo dute kontra informazioari buruz, eta ostean, tailerrak egingo dituzte. Apirilaren 28an, aldiz, Kataluniari buruzko mahai ingurua egingo dute CUPeko eta errepublikaren defentsarako batzordeko kideekin.

Hona hemen antolatzaileek bidalitako prentsa-oharra bere osotasunean:

"Apiriliean zehar Arrasateko AGAKOren ( Arrasateko Gazte Alternatiboen Kofradia Organizatuak) 27. Urteurrena aitzaki moduan hartuta Alternatiben Azoka eta hainbat mahainguru antolatu ditugu gaztetxearen orbitan gauden talde satelite batek.

Kapitalismoaren egiturazko krisian gauden honetan, bizitzari bizkar ematen dion sistema desegiteko gure aletxoa jarri nahi dugu. Pertsonak eta gure bizitzak zentroan jarri nahi ditugu, eta bide horretan lanean dihardutenen bozgorailua izatea nahi dugu. Eztabaida eta praktika uztartuz egun ezberdinetan hainbat ekimen jarri ditugu abian. Osasunaren inguruan mintzatuko gara, Kontra informazioan lanean dihardutenen ahotsak entzungo ditugu eta Kataluniako Prozesuan parte hartzen ari diren aktoreen zuzeneko testigantzak entzungo ditugu hiru egunetan antolatu ditugun mahai inguruetan. Bestalde, irizpide sozialak, ingurumenekoak eta ez-kapital-akumulatiboak kontuan harturik hainbat ekimen ezagutzeko eta  bultzatzeko aukera zuzena izango dugu, hala nola, Goiener, Setem, Nortlan, Fiare eta Izarkom.

Apirilaren 20an, ostirala arratsaldeko 19:00etan Osasunaren inguruko mahaingurua egongo da Gaztetxean. Bertan Euskal Herriko Bilgune Feministako Osatze Feminista lantaldeko kide bat eta Aitor Aspuru, (Gatazka kolektiboko kide eta Drogas, capitalismo y movimientos radicales liburuaren egileetako bat ) izango dira mintzakide. Leire Estevez arrasatearrak dinamizatuko du berbaldia. Gure osasunaren gaineko kontrola nola galdu dugun, gure gorputzen gain jazartzen diren indarkerietaz eta autonomia berreskuratzeaz mintzatuko zaizkigu hizlariak.

Apirilaren 21ean, zapatua, Azokaren eguna izango da. Sebero Altube Plazan (edo Kulturateko klaustrotan eguraldi txarra izanez gero) DDT banaketak, La Gallina Vasca, Ekintza Zuzena, Musika Zuzenean eta beste banatzaile batzuen postuak izango dira goizean zehar. Goizeko 11:30tan Kulturateko Areto Nagusian mahai inguru bat egongo da, Kontra informazioaren inguruan. Bertan Argia, El Salto-Hordago, Klitto eta Hala Bedi hedabideetako kideak izango dira mitzaldian. Gainontzeko komunikabideek eratzen duten “egiak” nola desereikitzen duten, txikien arteko indar metaketaz, kontrainformazioaren mugetaz etabarretaz egingo digute berba.

Arratsaldean Ekintza Zuzen burokratikoen txanda helduko da. Goian aipatutako Goiener, Setem, Nortlan, Fiare eta Izarkom-ek euren proiektuen berri emango digute Kulturateko Areto Nagusian arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Lehena energia koperatiba herrikoia, argindar komerzializatzaile lanetan dabil azken urtetan, iturri berriztagarrietatik lortutako energia elektrikoa kontsumitzen dugula bermatzen dutelarik. Setem, kolektibo antimilitarista da, gure zergen bidez gastu militarrak ordaintzea ekiditeko metodologia azalduko digute. Nortlan Donostiako aseguru, aholkularitza eta finantzen kudeaketarako etxe bat da, ikuspegi sozial eta solidarioak kontuan hartzen dituena. Fiare Banka etiko eta solidarioak beraien printzipioak azalduko dizkigute eta beraiekin lan egiteko eman beharreko pausoak azaldu. Azkenik berriki sortu den Izarkom telekomunikazio operadorea ezagutuko dugu, herritik bertatik sortzen den euskal proiektu kooperatibo eta demokratiko bat da. Arratsaldeko saio hauetan aktiboki parte hartzera animatzen dugu jendea. Etxeko elektrizitate fakturak ekarri ahal dira Goienerrekin kontratatua sinatu ahal izateko egunean bertan, Fiarekin soldata domiziliatzeko beharrezko dokumentuak ekarri al dira, Setemerekin zergekin gastu militarrak ez ordaintzen ikasiko dugu eta Izarkom edota Nortlanen zerbitzuak kotratatzeko aukera ere izango da.

Apirilaren 28an, zapatua eguerdiko 12:00tan, Arrasateko gaztetxean Kataluinako Prozesu Independentista izango dugu berbagai. CUPeko (Candidatura d ́Unitat Popular) Maria Sirvent eta CDR (Comitès de Defensa de la República) hainbat kide izango ditugu gure artean. Iraitz Agirrek gidatutako mahainguru honetan, herrigintzatik Errepublika eratzeko prozesua nola burutzen ari diren kontatuko digute, oinarri herrikoia eta horizontalitatea nola mantendu duten, prozesu guztian zehar nola izan diren gai motibazioa mantentzeko eta abar luze batetaz mintzatuko zaizkigute".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak