12:00etan, tabernaren irekiera egingo dute, eta, edariez gain, txapelketako tortillak ere egongo dira dastagarri. 13:00etan dantzak egingo dituzte, eta, ordu berean, auzoko pertsonak omenduko dituzte jai batzordekoek. Arratsaldean ere ekintza ugari izango dira: 16:00etan etxafuegoak eta marrazki lehiaketa, 17:00etan txokolate-jana, 17:30ean buruhandiak eta 18:30ean igel jolas txapelketa. Eguna borobiltzeko, auzo afaria egingo dute 21:00etan, eta afalostea AZ taldeak girotuko du.
