Zuztarrak Errotuz-en hitzaldi zikloa eguaztenean hasiko da

Xabi Gorostidi 2018ko apirilaren 12a

Hiru hitzaldi antolatu dituzte aurtengo udaberriko hitzaldi ziklorako, eta horietako lehena euskararen jatorriari buruzkoa izango da. Behe Nafarroako idazle, irakasle, laborari eta abeslari Eñaut Etchamendik 'Indo-europar hizkuntzen arteko senidetza, Euskarak argibidetzen balu?' izeneko saioa egingo du, asteazkenean. Hitzordua Kulturateko areto nagusian egin dute, 19:00etarako.

Bigarren saioan, euskaldunek Ternua aldean bizitakoak izango ditu hizpide Iraitz Agirre kazetariak, eta azkenengoan, euskarak Sardinian izan duen eragina azalduko du Juan Martin Elexpuruk.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak