20 eurorekin sarituko ditu Ibai-artek Arrasate txartela aktibatzen dutenak

Xabi Gorostidi 2018ko api. 9a, 09:55

Lehen 150 lagunek jasoko dute saria, beraz, 3.000 euro banatuko dituzte herriko komertzioetan erosteko txartela egiten dutenen artean. 20 eurotik gorako gastua egin beharko da saria jasotzeko. Rural Kutxaren bulegoan aktibatu daiteke txartela, baina interesdunek komertzioetan edo 943 79 30 90 telefono zenbakian jaso dezakete informazio gehiago.

Hona hemen Arrasate txartelak eskaintzen dituen abantailen zerrenda: 

  • Doakoa da betiko
  • Ibai-Arteko dendetan 3 hilabetetan ordaintzea baimentzen du, interesik gabe
  • Munduko edozein lekutan erabili daiteke
  • Ez da bankutik aldatu behar
  • Txartel segurua da iruzurrezko erabileren eta istripuen aurrean.
  • Ibai-Arteko hurrengo sustapenetan parte hartzen jarraitzeko baimena ematen du
  • Avia Hornitegian %2ko deskontu bat ematen du
  • Fidelizazio sistemari atxikitako dendetan hurrengo erosketarako deskontuak

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak