Saria herrian geratu dela uste da; hala ere, inor ez da joan administraziora ospatzera.
Apirilaren 5eko lehen saria da Arrasaten geratu dena: 11.928 zenbakia, hain zuzen. Serie osoa saldu dute Arrasaten, eta 300.000 euro egokitu da serieko. Hala, dezimo bakoitzaren jabeari 30.000 euro egokitu zaizkio.
28 urte hauetan Abarrategik eman duen sari potoloena da hau.