Partidu ona eginda beharrezkoa zuen garaipena lortu du MUk Santurtziren aurka

Arantzazu Ezkibel Galdos 2018ko api. 8a, 11:56
Aitor Carrera baloiarekin.

EBA mailan diharduen MUk 58-51 irabazi zion Santurtziri Iturripen. Partidu ona jokatu zuten Iñaki Ogararen mutilek, eta defentsan indartsu jokatuz sailkapeneko goiko aldean dagoen Santurtzi menderatu zuten.

Partidu guztian zehar ibili ziren arrasatearrak aurretik. Lehenengo laurdena 22-16 emaitzarekin amaitu zuten. Defentsan lan ona eginda eta erasoan indartsu jokatuz aurreratu ziren markagailuan etxeko mutilak. Bigarren laurdenean ere erritmoari eutsi zioten Ogararen mutilek; hala ere, Santurtzik aldea murriztea lortu zuen: 32-30.

Hirugarren laurdena

Aldagelatatik bueltan iritsi zen etxekoentzat momentu txarrena. Santurtzik berdintzea lortu zuen –32-32–, eta lehenengo bost minutuetan MUk ez zuen punturik lortu. Markagailuak 6:20 adierazten zuenean saskiratu zuen lehenengo jaurtiketa MUk. Hirukoa izan zen eta 35-32 aurreratu ziren etxekoak.

Ogarak azaldu du momentu txarretan ere taldeak partiduaren erritmoa eraman zuela, eta hor egon zela garaipenaren gakoa: "Momentu txarretan nola jokatu jakin izan dugu".

Guillermo Sedano lesionatu egin zen

Handik gutxira partiduko albiste txarra iritsi zen: Guillermo Sedano lesionatu egin zen. Orkatilan bihurritua egin duela dirudi; jakiteko dago hurrengo partidurako jokatzeko moduan egongo den edo ez.

Hirugarren laurdena nahiko berdintsua izan zen eta hainbat momentutan santurtziarrek markagailua berdintzea lortu zuten arren, amaieran etxekoak aurreratu egin ziren: 45-41.

Azkeneko laurdenean indartsu

Azkeneko laurdenean etxekoak indartsu atera ziren eta 13-10eko partziala eginda 58-51 irabazi zuten norgehiagoka.

"Hurrengo partidua Burgosen izango da. Taldea ondo dago, bai mentalki eta baita fisikoki ere. Uste dut sailkapenean beheko postuetan gaudenok ezustekoak emateko moduan gaudela azkeneko partiduetan", dio Ogarak.

Erlazionatuak

MUk 58-51 irabazi dio Santurtziri

Arantzazu Ezkibel Galdos 2018 api 08 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak