Irudia: Txorbela otxoteko kideak eta euren gertukoak, Arrasatetik abiatu baino lehen.
Hilaren 2an hasi zuten bidaia, eta 3an, Julian Sagasta Olatxo organo-jotzaile arrasatearra zena omendu zuten, lurperatuta dagoen Europa hilerrian.
Irudia: Julian Sagasta 'Olatxo'-ren hilobia, Europa hilerrian
Hilobia bisitatu ondoren, San Giuseppe a Via Nomentana elizan emanaldi txiki bat egin zuten; hango parroko eta organo-jotzaile izan zen Sagasta.
Irudia: Otxoteko kideak San Giuseppe a Via Nomentana elizan abesten.
Atzo, hilak 4, jesuiten ardurapean dagoen Chiesa del Gesu-n abestu zuten (Jesusen eliza); Ignazio Loiolakoa lurperatuta dagoen elizan, hain zuzen ere.
Irudia: Txorbela otxotekoak kantuan, Chiesa del Gesu-n.
Kontzertu eta kontzertu artean turismoa egiteko aukera ere izan dute, baita pertsonaia famatuak ikusteko ere. Irudian, Lorenzo Milarekin, TVEren berriemailea Erroman.