Euren kirola bistaratzeko asmoz “Emakumeentzako autodefentsa ikastaroa” antolatzea erabaki zuten, hilero nahi duenak izena eman dezakeelarik. Arrasateko Udaleko Kirol Sailak oso ideia ona dela irudituta, ABAErekin elkarlanean jarri nahi izan du, Apirileko kurtsoa ArraSasoi: hamabi hile, hamaika gai programaren barruan txertatzeko eta bide batez ahalik eta zabalkunde handiena egin ahal izateko.
Hori horrela, apirilaren 21ean emakumeentzako autodefentsa ikastaro berri bat egingo da Antoñako Tatami Gelan goizeko 11etan hasi eta 13:00ak bitartean, 12 urtetik gorako neska eta emakumeentzat.
Kurtsoa ABAEko lagunek emango dute; maisu titulatuak eta esperientzia handikoak. Kasu errealetan oinarritutako egoerak erabiliko dira, tratu txarrak saihesteko erabili ditzaketen teknikak ikasteko asmoz. Gizarteko gaitz handienetako bati aurre egitek balioko du, beraz, Arrasasoi programako ekimen berriak.