8:00etan abiatu dira Portaloitik eta Santa Barbarako Goikobalun amaitu dute guztiok batera otoitz eginez. Esan bezala 14 geldialdi egin dituzte heriotza, sufrimendua eta bizitzaren gainean hausnartzeko asmoz. Adineko jendea nagusi izan den arren, gazteagoek ere parte hartu dute aurten ere, urteetako ohiturari jarraipena emateko asmoz.