Mikel Goñi eta Manex Bengoa eskuz binakako Gipuzkoako Eskolarteko txapeldunak

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko mar. 28a, 15:08
Pilotariak sariekin.

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketaren eskuz binakako finalak jokatu zituzten asteburuan; kadete, infantil eta alebin mailetan. Arrasate K1 eta Arrasate K2 egon ziren aurrez aurre kadete mailako finalean eta Mikel Goñi eta Manex Bengoa bikoteak Ibai Etxebeste eta Ibai Irasuegi gailendu zituen. Bestalde, Antzuolako Nagore Galeano eta Unax Errasti azpi-txapeldunak izan ziren infantiletan.

Zapatuan Loiolan jokatu zituzten eskuz binakako partiduetan Antzuolako eta Arrasateko ordezkariak egon ziren. Kadete mailako finala arrasatearren arteko derbia izan zen, batetik Arrasate K1 taldea, Mikel Goñi eta Manex Bengoa pilotariekin, eta bestetik, Arrasate K2, Ibai Etxebeste eta Ibai Irasuegi bikoteak osatuta. Oso partidu parekatua izan zen baina garaipena Goñik eta Bengoak eskuratu zuten puntu bakarreko aldearekin; 16-15 bukatu zen kadete mailako finala.

Infantil mailakoek lehenik finalerdiak jokatu zituzten; Antzuola 1 bikoteak -Unax Errasti eta Nagore Galeano- Izurun 1 taldearen aurka lortu zuen finalerako sailkatzea, 16-14 irabazita. Finalean Izurun 3 taldea -Eneko Lopetegi-Xuban Goikoetxea- izan zuten aurrez aurre antzuolarrek, eta 11-16 galdu zuten.

Bestalde alebin mailako finala Pello Errota-Asteasu taldeak -Oihan Lanzeta eta Aimar Segurola- irabazi zuen, Jakintza 5D taldearen aurka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak