Egubakoitz honetan doke txapelketa jokatuko dute Arrasaten

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko martxoaren 26a

Haurrak gustora dokea ezagutzeko aukera izan ostean.

SUDCeko txapeldunek udaletxeko ordezkarien aurka jokatuko dute doke txapelketa, hilaren 30ean, Ostiral Santuan, Monterronen. 10:00etan hasiko da desafioa eta 35 kilo sardina, ogia eta Errioxako ardoa egongo dira lehian. Galtzaileek hamarretakoa ordaindu beharko dute. Bestalde, atzo, domeka, herriko hainbat haurrek dokea ezagutzeko aukera izan zuten.

Martxoaren 30ean egingo den txapelketan, jatekoa eta bertaratzen diren ikusleak babesteko karpa bat jarriko dela jakinarazi dute antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak