Aste Santuetan ordutegi berezia izango dute kiroldegiek

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko mar. 26a, 12:20

Arrasateko Udalak jakinarazi duenez, ordutegi berezia izango dute kirol instalakuntzek martxoaren 29tik aurrera, Aste Santuak direla-eta. Musakolako kiroldegia apirilaren 2ra arte goizez bakarrik egongo da zabalik. 3tik 6ra, aldiz, 09:00etatik gaueko 21:00etara. Uarkapeko gimnasioa berriz, itxita egongo da apirilaren 8 arte eta Iturripek ere ateak itxiko ditu apirilaren 2 arte.

Aste Santuan eta Pazko Astean ordutegi bereziak izango dituzte Arrasateko kiroldegiek.

Ordutegi bereziak

Iturripeko kiroldegia itxita egongo da martxoaren 29tik apirilaren 2a arte (biak barne). Uarkapeko gimnasioak ere itxita edukiko ditu bere ateak ostegun honetatik apirilaren 8a arte (biak barne) eta Musakolako kiroldegia Aste Santuan, hau da, martxoaren 29tik apirila 2ra arte, goizez bakarrik egongo da zabalik eta apirilaren 3tik 6ra, asteburuetako ordutegia izango du.

- Musakola:
o Martxoaren 29tik apirilaren 2a arte: 09:00 – 14:00
o Apirilaren 3tik 6a arte:09:00 – 21:00

- Iturripe:
o Martxoaren 29tik apirilaren 2a arte (biak barne) itxita.

- Uarkape:
o Martxoaren 29tik apirilaren 8a arte (biak barne) itxita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak