Lehen laurdena 13-13 bukatu zen, bigarrena 30-23, hirugarrena 38-42, eta azkenik laugarrenean partidua bere egin zuen MUk.
Partiduko jokalaririk baloratuena Iker Barbero izan zen, 18 puntu saskiratu zituen taldearentzat eta defentsan bikain ibili zen. Horregatik, 36 puntu egokitu zioten balorazio globalean. Bestalde, saskiratze-puntu gehien Jordan Rutherford estatubatuarrak egin zituen, guztira 21 puntu lortu zituen.
25. jardunaldia izan da asteburukoa eta MUk 33 punturekin 14. postuan jarraitzen du. Aurretik, puntu kopuru berdinarekin CB Valle de Egües eta Ordizia-Basoa banaketak taldeak ditu. Bestalde, 11. eta 10. postuetan dauden bi taldeek soilik puntu bateko aldea ateratzen diete hurrengo hirurei. Hori kontuan izanik, falta diren 5 partiduek berebiziko garrantzia izango dute MUko mutilentzat.
Argazkiak: Imanol Soriano