Arrasateko EHE-k autobusa antolatu du zapatuko manifestaziorako

Xabi Gorostidi 2018ko martxoaren 19a

Euskal Herrian Euskarazek Martxoaren 24en Iruñean antolatu duen manifestaziora ahalik eta jende gehien joateko asmoz, autobusa antolatu du Arrasateko taldeak. Txartelak Jai-Zale tabernan lortu daitezke, hiru prezio desberdinetan: 7 euro 18urtetik beherakoentzat, 10 euro langabetu eta ikasleentzat eta 15 euro besteentzat.

EHE-ko kideek azladu dutenez, manifestazio nazionalean "euskarari eta euskaldunoi ezartzen zaizkigun mugak gainditu, eta euskararen normalizaziorako burujabetza eskuratzera goazela aldarrikatuko da".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak