Mondratek bigarren taldeko bost jokalarirekin jokatu behar izan du gaur. "Gazteek lan ederra egin dute, liderra estu hartu dute. Porrotaren gakoa egon da ate aurrean bereziki egin dugula huts, gehiegi barkatu dugu. Adibidez, 1-2koarekin eta azken txanpan geundela, penalti bikoitz bat ez dugu sartu...", adierazi du Josu Uribarrenek.