Onik agertu da atzo ezkero galduta zegoen gizon arrasatearra

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018ko martxoaren 18a

Ertzaintza, Udaltzaingoa, Gurutze Gorria, DYA eta UCAS elkartea –argazkian– aritu da Sanjulianen bila.

Diego Sanjulian 79 urteko gizonezko arrasatearra Aretxabaletako institutu ondoan aurkitu dute 09:45ak aldera. "Erabat bustita zegoen baina ondo erantzuten zuen", adierazi du segurtasun zibileko arduradun Jose Luis Etxebarriak. Arrasateko ospitalera eraman dute.

Atzo arratsaldean etxetik irten eta 21:00ak aldera bueltatzen ez zela ikusita senitartekoek larrialdi zerbitzuei pasatu zieten abisua. Ordu gutxira agertu da; Etxebarriak esker on hitzak izan ditu bilaketan lagundu duten guztiekiko: "Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu Ertzaintzari, Udaltzaingoari, Gurutze Gorriari, DYAri, UCAS elkarteari eta bilaketan lagundu duten boluntario guztiei".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak