Jolas librea ardatz izan duen tailerrak arrakasta izan du Arrasaten

Josu Bilbao Atxutegi 2018ko mar. 17a, 16:26

50 guraso eta hezitzaile inguru batu dira Etxaluzen Plisti-plastako Txusma Azkonak eskainitako Jolas librea bizipenetik tailerrean. Jardunaldia Txatxilipurdik antolatu du, Etxaluzen.

Haurren jolas librea ardatz harturik, tailerra edo hitzaldia eskaini du gaur Plisti-plasta elkarteko (Heziketa Espazioa Naturan) Txusma Azkona nafarrak. Jardunaldiak arrakasta izan du, eta 50 guraso eta hezitzaile inguru gerturatu dira Etxaluzera. Haurrek gainera, jolasteko txokoa izan dute bertan.

Txatxilipurdiko kideak "oso pozik" azaldu dira herritarrek izandako erantzunarekin. "Jolas librearen garrantziaren inguruko jardunaldiak antolatu ditugu, eta gaur izan da bigarren hitzordua. Hurrengo hilabeterako mahai-inguru bat ere antolatuko dugu gai berdinaren inguruan hausnartzen eta ikasten jarraitzeko. Gaiak interesa pizten duela ikusten dugu, eta tailerra azkar bete zen. Profil anitzeko jendea batu da gainera eta hori ere oso interesgarria zen guretako", azaldu du Txatxilipurdiko Amaia Etxabek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak