Gipuzkoako Bazkundeak 'Enpresa Nazioartekotzeari' saria Arrasateko Ekide enpresari eman dio

Josu Bilbao Atxutegi 2018ko mar. 16a, 17:33

Gipuzkoako Bazkundeak 2017ko kudeaketa txostena aurkeztu du eta DanobatGroup 2018ko Gipuzkoako Enpresa izendatu du. Gainera, Arrasateko Ekidek enpresen nazioartekotze alorrean saria eskuratu du.

Enpresa Nazioartekotzeari saria Arrasateko Ekide Groupentzat izan da "euren jarduera nazioarteko mailan zabaltzeko emandako bultzadarengatik, produkzio lantegi bat Mexikon irekiz". "Talde honek bere lehiakortasuna 3 ezaugarrietan oinarritzen du: ingeniaritza, ezagutza eta berrikuntza sustapena", nabarmendu du Gipuzkoako Bazkundeak.

Ekide Group 1990ean sortu zen Mondragon Unibertsitateko instalazioetan, eta 2004an eman zuen nazioartekotzekorako lehen pausua Txina eta Hong Kong-eko bazkide batekin akordio bat sinatu ondoren. Lehen pausu horretatik Ekide Group-en nazioartekotzeko prozesuak aurrera egin du 2017an, Mexikoko instalazioak inauguratu arte.

"Fabrika hau irekitzea apustu bat izan da Ekide Group-entzat mundu mailako hornitzailean bilakatzeko aukera ematen diolako, horretarako dituen ingeniaria, ezagutzaren kudeaketa eta berrikuntza sustapen departamentu sendoetan oinarrituz, hau da, euren enpresa nortasuna osatzen duten hiru ezaugarri garrantzitsuenetan oinarrituz", azaldu du Gipuzkoako Bazkundeak.

Gaur egun, 25 urtetik gorako ibilbide duen Ekide Group taldeak hiru herrialdeetan ditu produkzio fabrikak (Espainia, Txina eta Mexiko) eta bi ordezkaritza komertzial (Kanada eta Frantzia). Ekide Groupen lan taldea 149 langileek osatzen dute.

DanobatGroup, Gipuzkoako Enpresa saria

DanobatGroup-ek urteko Gipuzkoa Enpresa saria jaso du erronkak soluziotan eraldatzeko izan duen gaitasunagatik eta 4.0 industriaren kontzeptuak euren produktuen garapenean sartzeagatik. DanobatGroup, "DNA berritzailea duen talde bat da, orain dela urte gutxi batzuk arte imajina ezina zen maila teknologikoa lortu duen taldea fabrikatze soluzioetan", Gipuzkoako Bazkundeak azaldu duen moduan

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak