Partidu garrantzitsua du Kanpanzar ART-k bihar Logroñon

Eneko Azurmendi 2018ko mar. 16a, 13:31

Azkeneko zazpi partiduak galdu ditu Kanpanzar ART-k –azkena pasa den astean Mojategin, Garabi Goierri Ordiziaren aurka 12-26– eta liga bukatzeko geratzen diren hiru partiduak hiru final izango dira Igor Isasiren mutilentzat. "Lehenengo itzuli oso ona egin genuen, gauzak ondo atera zitzaizkigun. Bigarrena, berriz, ez doa hain ondo. Baina bagenekien denboraldi zaila izango zela", adierazi du Xabi Gardoki Jabo-k taldeko kapitainak. Lehenengo finala bihar, zapatua, edukiko dute Logroñon, Marzola R.C. Rioja taldearen aurka, 17:00etan. Sailkapenean arrasatearren atzetik daude errioxarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak