28. Eskola antzerki jardunaldiak martitzenean hasiko dira Amaia antzokian

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko mar. 19a, 08:47

Ikasleen artean, antzerki zaletasuna hezkuntza adierazpen gisa lantzeko xedea du Eskola antzerki jardunaldiak. Eskola taldeen antzezpenak bihar, martxoaren 20an izango dira, bai goizez eta bai arratsaldez Amaia antzokian.

Udaleko Hezkuntza Sailak, herriko ikastetxeekin elkarlanean, beste urtebetez antolatu ditu eskola antzerki jardunaldiak. Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergo eta Lanbide Hastapeneko ikasleei zuzenduta dago. Ikasle hauen artean antzerki zaletasuna lantzea bilatzen da, bai aktore moduan, eta baita ikusle moduan. Izan ere, egungo ikasleak etorkizuneko sortzaile eta kontsumitzaile izango dira.

Jardueran Arrasateko ikastetxeetako 90 ikaslek aktore lanak jorratuko dituzte, 219 ikaslek antzokia bisitatuko dute modu didaktikoan, eta antzerki obrek adin ezberdinetako 3.096 ikusle izango dituzte.

Lau fasetan banatuko da jardunaldia

  • 1. fasea, martxoaren 20a: DBHko 1. zikloko ikasleek lau antzerki-obra taularatuko dituzte Amaia antzokian, LHko 5. eta 6. mailetako ikasleen aurrean, Amaia antzokian taularatuko dituzte.
  • 2. fasea, apirilaren 10ean, 11n eta 12an: LMHko 6. mailako ikasleak Amaia Antzokira joan dira instalazioak modu didaktikoan ezagutu ahal izateko.
  • 3. fasea, apirilaren 19an, 20an, 25ean, 27an eta maiatzaren 3an: Amaia Antzokian LMHko, DBHko, Batxilergo eta Lanbide Hastapeneko ikasleentzako antzerki-talde profesionalen emanaldiak antolatu dira, guztira 8 emanaldi eskainiz.
  • 4. fasea, maiatzaren 15ean eta 17an: Jon Zubiaga eta Olatz Pagaldai aktoreak DBHko eskoletara joango dira. Bertan antzerkia jakintzagai bezala duten ikasleekin aktoreek beraien antzerki eskarmentua partekatuko dute eta ikasleen galderei erantzungo diete. Lau saioa egingo dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak