80. hamarkadako heroina trafikoa, eta horren atzean zeuden interesak aztergai

Xabi Gorostidi 2018ko martxoaren 14a

Arrasateko Gaztetxeak, Justo Arriola idazlea gonbidatu du, Euskal Herrian hamarkada horretan egondako epidemiari buruz hitz egiteko. 'A los pies del caballo: narcotrafico, heroina y su contrainsurgencia en Euskal Herria' liburuaren egilea da, eta martxoaren 23an etorriko da Arrasatera, liburuari buruzko xehetasunak azaltzera. Saioa 19:00etan hasiko da.

Besteak beste, era honetako galderei erantzuna ematen ahaleginduko da Arriola:

  • Euskal Herrian eman zen Heroina epidemiaren atzean interes politikoak al zeuden?
  •  
    Estatu espainolak diseinaturiko plan bat egon al zen Euskal Herriko gazteria isiltzeko heroinaren bitartez ?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak