Igeriketaren bitartez arnasketa hobetzeko aukera

Xabi Gorostidi 2018ko martxoaren 12a

Irudia: Ogarrionatacion

Arrasasoi programaren barruan, crawl igeriketa estiloa landuko dute hurrengo astean. Hiru saio izango dira, martxoaren 19an, 21ean eta 22an, eta 30 minutukoak izango dira. Estilo hori garatzeaz gain, arnasketa ariketak ere egingo dituzte. Abonatuek kiroldegiko harreran egin dezakete izan ematea, guztiz doan.

Hona hemen egunak, eta ordutegiak:

  • Martxoak 19: 20:15
  • Martxoak 21: 20:15
  • Martxoak 22: 12:00