Zortzi domina lortu dituzte Gipuzkoako Txapelketan Saioa taldeko karatekek

Xabi Gorostidi 2018ko martxoaren 12a

Taldeko hamabost karatekek hartu dute parte Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan egin den txapelketan. Katas modalitatean hiru domina lortu dituzte; hiruak brontzezkoak. Kumite estiloan, aldiz, uzta oparoagoa batu dute; hiru urrezko domina eta brontzezko bi. Emaitzak alde batera utzita, prestakuntza modu ona izan denboraldi amaiera bitartean dituzten hitzorduetara sasoiko heltzeko.

Hauek izan dira domina lortu dituzte karatekak:

  • Gizonezkoen kata, alebin maila: Iñaki Etxeberria, hirugarren postua.
  • Gizonezkoen kata, kadete maila: Iosu Madinabeitia, hirugarren postua.
  • Emakumezkoen kata, kadete maila: Ane Garcia, hirugarren postua.
  • 54 kilotik gorako emakumezkoak, kumite maila: Ane Garcia, lehen postua
  • 36 kilo azpiko gizonezkoak, kumite maila: Jon Torres, lehen postua.
  • 42 kilo azpiko gizonezkoak, kumite maila: Ibai Segovia, hirugarren postua.
  • 52 kilo azpiko gizonezkoak, kumite maila: Iosu Madinabeitia, lehen postua.
  • 57 kilo azpiko gizonezkoak, kumite maila: Aitor Lasagabaster, hirugarren postua.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak