Arruena parkean egin dituzten kros lasterketak. Lehenengo mutilen txanda izan da. Mila metroko zirkuituari lau itzuli eman dizkiete. 56 lasterkari irten dira eta denetan azkarrena Jon Yeabsera Landa arabarra izan da. Bigarren Hugo Alvarez bizkaitarra helmugaratu da eta hirugarrena Juan Abaitua –Erandio– izan da.
Neskek hiru buelta eman dizkiete zirkuituari. 52 neska iritsi dira helmugara. Horien artean azkarrena Muñatones elkarteko Mencia Maruri izan da. Bigarrena Izaro Aranburu izan da –Bizkaiko selekziokoa– eta hirugarrena Maria Ortiz de Pinedo –Electrica Alavesa–.
Taldekako sailkapena
Taldeka hauek izan dira onena.
Nesketan:
- 1. Gernika
- 2. Muñatones (Muskiz)
- 3. Santurtzi
Mutiletan:
- 1. Erandio
- 2. Beasain
- 3. Berango
Infantil mailako txapelketa
Eusko Jaurlaritzak antolatzen ditu Euskadiko Eskolarteko txapelketak, eta, finean, Euskadiko infantil mailako txapelketak dira. Gaur jokatu dena 37. edizioko lehenengo froga izan da. "Hiru lurraldetako selekzioak eta lurralde bakoitzeko hiru elkarte onenak lehiatu dira Arrasaten", azaldu du Eusko Jaurlaritzako kirol teknikari Dorleta Ugaldek. "Krosa bakarrik ez, beste 19 modalitateko txapelketak ere jokatuko dira aurten Arrasaten. Apirilaren 22an judoa izango dugu eta maiatzaren 26an eta 27an eta ekainaren 3an eta 4an gainerakoak", esan du.
Bailarako korrikalariek ez dute gaurko proban parte hartu.