Ford Mugarrik liderra garaitu du (28-25)

Imanol Beloki Unamuno 2018ko mar. 11a, 09:00
Ford Mugarri taldea Bausauriren artekoan.

Ford Mugarri taldeak, Basauri liderraren kontrako partidua irabazi du, 28-25. Emaitzarekin "oso pozik" agertu da Patxi Gartzia entrenatzailea, eta adierazi du, defentsan egindako lan onari esker irabazi dutela.

Ford Mugarri taldeko mutilek entrenamenduetan landutakoa praktikan jartzeko eguna izan zuten atzo, eta halaxe egin zuten. Hala adierazi du Patxi Gartzi entrenatzaileak: "Etxeko lanak eginda irten ginen atzo kantxara, eta partidu bikaina egin genuen. Nabarmentzekoa, batez ere, bigarren zatian, defentsan egin genuen lan ona izan zen. Gaineratu behar da, liderrari irabaztea ederra izan dela. Hala ere, hemendik aurrera datorrena gogorra izango da, goiko postuen borrokan hainbat talde gaude–eta…". 

Liderrari irabazi ostean, Ford Mugarri sailkapenean, hirugarrena da, izan ere, Fagor Industrial Aloña Mendik, 20-22 irabazi dio Txikipolit, sailkapenean bigarrena doan taldeari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak