Arrasate Rugbi Taldeak zazpigarren porrota jarraian jaso du

Arantzazu Ezkibel Galdos 2018ko mar. 10a, 19:40
ART-Ordizia B partiduko une bat. Argazkia: Imanol Soriano.

Ordiziaren aurka jokatu dute arrasatearrek eta 12-26 galdu dute. Bazekiten partidu zaila izango zela. Hori kontuan hartuta, "pozik" daude taldeak izan duen jarrerarekin. "Partidu oso ona" egin dute, ondo neurtutakoa. Geratzen diren partiduak finalak izango direla azaldu dute. Euren esku dago lehenengo mailan mantentzea.

Partidu ona jokatu dute eta ondo neurtu dute sistema. Hala ere ez da nahiko izan Ordizia B mendean hartzeko. Arrasate Rugbi taldeak 12-26 galdu du. Gaurkoarekin, zazpi porrot jarraian jaso dute.

Puntu 'bonus'-a gertu

Lehenengo zatian zazpi puntuko aldea izan dute arrasatearrek; hori horrela, puntu bonus bat eskuratzeko aukera gertu ikusi dute. Hala ere, bigarren zatian aldea handitu egin da eta ezin izan dute zazpi puntuko alde hori mantendu edo gutxitu. Gaurkoan, etxekoak ez dira arriskatu entseguak egiterakoan.

Azken minutuan, gainera, mele bat egiteko aukera paregabea izan dute etxekoek baina punturik ez da igo markagailura.

Bi final izango dituzte

Xabier Gardokik azaldu du "taldea pozik" dagoela egindako lanarekin. "Liga amaitzeko geratzen diren partiduak irabazi behar ditugu, gure esku dago mailari eustea. Datorren astean Logroñon eta hiru aste barru Gernikan dena eman beharko dugu". Bi aste barru etxean liderra hartuko dute eta partidu hori irabaztea "zailagoa" izango dela dio Gardokik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak