Lehenengo minutuetan bi aukera eder izan ditu etxeko taldeak, baina hori izan da soilik lehen zatian gertatu dena. Bigarren zatian, aldiz, partiduaren bila irten dira bi taldeak zelaira, eta Mondra hobeto aritu da. Hala, 80. minutuan jokaldi eder baten ostean etorri da Andoni Aizpururen gola.
Tentsio momentuak azken minutuetan
Golarekin batera, bigarren txartel horia jaso du Axier Sanchezek, eta tentsio momentuak ere izan dira partiduko azken minutuetan. Izan ere, Real Union taldeko defentsa batek hainbat sarrera egin ditu, eta epaileak ez du ezer adierazi, etxeko taldearen haserrerako.
Ostean, jokalari guztiak, zein harmailetan zeuden jarraitzaileak epailearen txistuaren zain egon dira urduritasunez, jokalariek ahal zuten moduan denbora galduz, partidua lehenbailehen amaitzeko. Azkenean, hiru puntuak etxean geratu dira, lortu beharreko garaipena eskuratuz.