Emakumeek egindako askotariko artisautza eta bestelako produktuak izan dira Biteri plazan

Imanol Beloki Unamuno 2018ko martxoaren 10a

Martxoaren 8ko egitarauaren barruan, Emakume Artisau eta Baserritarren Azoka izan da gaur Biteri plazan. Guztira, 60 postu izan dira, emakumeek egindako askotariko artisautza eta bestelako produktuekin osatuta. Giro ezin hobea izan da, eta harrera ederra izan du ekimenak.

Emakumeen ekoizpena eta lana ikustarazteko helburuarekin abiatu zuen orain dela urte batzuk Arrasateko Udalak azoka hau, eta gaurkoan produktuak saltzen, Arrasatekoak, bailarako, zein Euskal Herri osotik etorritako emakumeak izan dira.

Besteak beste, barazkiak, arropak, bitxiak, larrua, jostailuak eta osagarriak, postreak, ukenduak… bezalako produktuak izan dira bertan, eta Emakume Txokoaren postuan, Tribial Feminista jolasa zozketatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak