Ipini dute Biteri parkean arrasatearren ikur den dragoia. Bi hilabeteko lanak egin dituzten parkea herritarren eta bereziki haurren nahi eta beharretara egokitzeko –118.940,77 euroko aurrekontua–. 2016ko maiatzean egindako ideia lehiaketatik abiatuta, bost urteko ume baten marrazkian oinarritutako dragoia egin dute. Hain zuzen, Danimarkako enpresa batek egin du eta dagoeneko Arrasaten dago umeen gozamenerako. Dragoiaren barruan sartu behar dira umeak, eta han eskalatzeko paretatxo batzuk dituzte eta baita txirrista bat ere.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.