Txistulari bandak kontzertua eskainiko du zapatuan

Arrasate musikaleko txistulari bandak iragarria du hurrengo emanaldia: herriko parrokiako aterpean jardungo du bihar, zapatua, 12:00etan hasita. Horrez gain, hiru ekintza gehiago antolatu dituzte Arrasate musikalekoek osterako. Hain zuzen, martxoaren 23an emango diote bukaera hilabeteari, hiruhileko amaierako kontzertuarekin.