Hainbat ekintza, Martxoaren 8aren harira

Eneko Azurmendi 2018ko martxoaren 9a

Bihar, zapatua, Emakume Artisau eta Baserritarren Azoka egongo da Seber Altube plazan, 10:00etatik 14:00etara, emakume nekazarien lana ezagutaraztea helburu duena. Guztira, 60 postu egongo dira. Martxoaren 14an, 19:00etan, Zinegoak Hedapena 2018 film laburren emanaldia izango da Kulturateko arteko n agusian. Sei film labur eskainiko dira; emakumeek zuzendutakoak. Martxoaren 16an, 19:00etan, Hots hiru ahots bakarrean poesia musikatu saioa izango da Kulturateko areto nagusian, Itxaro Bordaren eta Itsaso Gutierrezen eskutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak