Eskola publikoaren gaineko hitzaldia izango da martitzenean Kulturaten

Eneko Azurmendi 2018ko martxoaren 9a

Euskal Eskola Publikoaren egoera eta etorkizuna familia ikuspuntutik izeneko hitzaldia egongo da martitzenean Kulturaten, 18:30ean, Arrasate Institutuko Guraso Elkarteak antolatuta. Gaur egun hizkuntzak bizi duen egoera eta aurrera begirako hausnarketa izango dira saioaren ardatzak, hezkuntza arloko zenbait aditurekin.

Hiru hizlari izango dira bertan: Lurdes Imaz (EHIGEko koordinatzailea), Imanol Zubizarreta eta Usoa Urbieta (Baikarako ordezkariak). Usoa Urbieta uztailetik aurrera Baikarako koordinatzaile berria izango da eta azken 3 urtetan EHIGEko lehendakaria izan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak