Xabier Rey Urmeneta 2008an atxilotu zuten ETAko kide izatea egotzita. Lehen graduan zegoen Andaluziako espetxean, etxetik 1.050 kilometrotara, 26 urteko espetxe zigorra betetzen. Etxerat-ek beste behin exijitu du "sakabanaketa zein euskal presoen aurka mantentzen diren gainontzeko salbuespen neurri krudelak bertan behera uztea".
Urmenetaren heriotza salatzeko, elkarretaratzea egingo da gaur Arrasateko herriko plazan. Era berean, Euskal Herriko beste hainbat herritan ere mobilizazioak deitu dituzte. Eskoriatzan egubakoitzean, hilak 9, egingo dute elkarretaratzea, herriko plazan 19:00etan izango da.