Partidu hasieratik hobeto ibili da Pauldarrak. Puntu behar handiagoa dutelako-edo, baina bizkaitarrek hartu dute baloia izateko ardura, eta hasiera batean etxekoak defentsa lanean ibili dira gehiago. Hala ere, ezin esan jokoaren gabe izan direnik, partidu nahasia izan delako, joan-etorri askokoa, eta golak egiteko aukerak izan badituzte ere, ez batekoek ez bestekoek ez dute asmatu. "Batutako puntuarekin konformatu egingo gara, partidu txarra izan delako, eta norgehiagoka honetatik ondorio askorik ezin dezakegulako atera. Egia da datozen lau partiduetan aurrealdeko hirurak izango ditugula aurrean [Tolosa, Leioa, Arra eta Bikerre liderra] baina Aste Santu ostean ere hainbat partidu geratuko zaizkigu, eta hor puntuak batu ahal izango ditugu. Gainera, uste dut lau horien kontra ere puntuak batzeko kapaz izan gaitezkeela", gaineratu du Leintz Arizmendiko entrenatzaile Titu-k.