Aita izan berri, eta bere aginduetara dabiltzan Istar Dapena eta Malen Ruiz de Azua atleten aurrerapausoen testigu, Jonathan Perezek oraindik tartetxo bat hartzen du pertikarekin lanean jarraitzeko. Iraganean izandako lesioek tregoa emanda, arrasatearra maila onean dago, eta Salamancan erakutsi du hori asteburuan bertan, Espainiako txapeldun izan da-eta 35 urtetik azpikoen kategorian –iazko txapela defendatu du, baina 11 zentimetrotan marka hobetuta–. "Milla esker Istar Dapenari eta Malen Ruiz de Azuari, zuen erruz nago-eta hemen. Eta baita Iñigo Uribarreni, taldean bat gehiago izatearren. Bizitza erronka txikiekin osatzen dugu. Batzuendako ez dira batere garrantzitsuak, eta beste batzuendako azaldu ezin daitezkeen helburuak dira", adierazi du Arrasatekoak sare sozialetan, eta bere emazte Noemi ere gogoan izan du, urte berezi honetan ondoan egotearren.