'Izar' haurrentzako antzerkia izango da bihar, zapatua, Amaian

Eneko Azurmendi 2018ko mar. 2a, 15:57

Izar haurrentzako antzerki emanaldia izango da bihar, zapatua, Amaia antzokian, 17:00etan, Marie de Jongh taldearen eskutik. Sarrera bost euro da. Testurik gabeko antzerkia da. Hemen sinopsia: Izar, 6 urteko neskato hauskorra den arren, dagoeneko ospe handiko pianojole bihurtzeko bidean da. Gurasoek ezarri dioten diziplina zorrotzari esker, neskatilaren trebezia maila gorenera iritsi da. Izarrek ez du hazi nahi, pozarren bizi da bere haurtzaro distiratsuan. Baina bizitzak bestelako patua ekarri dio, ustekabeko labirinto emozionala. Handik ateratzeko, beste izar baten gidaritza beharko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak