Saioa Karate Taldeak hainbat txapelketetan hartu du parte asteburuan

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko ots. 28a, 13:22

Txapelketa ezberdinetan aritu ziren otsailaren 24an eta 25ean Saio Karate Taldeko kideak, eta emaitza onekin egin zuten buelta etxera. Aitor Madinabeitiak Kataluniako Gran Prix-ean hirugarren postua eskuratu zuen. Bestalde, domekako Euskadiko Txapelketan Carlos Sanchezez, Markel Elortzak eta Iosu Madinabetiak ere podiumera igotzea lortu zuten.

Zapatuan, Aitor Madinabetiak Kataluniako Gran prix-ean hartu zuen parte, Badia del Valles herrian, Bartzelonako probintzian. Kumite -70kg modalitatean, 21 urte azpiko kategorian hartu zuen parte Saioa taldeko kideak. Kyokushinkai karate motako lehiaketa da aipatutakoa, -Saioa Karate Taldekoek praktikatzen duten karate tradizionala-, eta kontaktu guztikoa da 21 urte azpiko kategorian.

Aitor Madinabeitiarentzat mota honetako lehenengo txapelketa dela jakinarazi du Saioa Karate Taldeko zuzendariak, Carlos Sanchezek. Lehenengo aldia bai, baina bikain ibili zen Madinabeitia, hirugarren postua eskuratu baitzuen. "Txapelketa ona izan da beretzat eta baita datorren Espainiako txapelketa prestatzeko, apirilaren 7an Zaragozan egingo dena", esan du Carlos Sanchezek.

Bestalde, domekan Euskadiko Txapelketan parte hartu zuten taldeko 4 karatekak, senior mailako bik eta junior mailako beste bik.

Senior mailan Carlos Sanchezek eta Markel Elorzak hartu zuten parte, biak -84kg kategorian. Eta podiumera igotzea ere biek lortu zuten, Sanchez bigarren postuan eta Elorza hirugarrenean.

Juniorrei dagokienez, Iosu Madinabeitiak -55kg kategorian bigarren postua eskuratu zuen. Bestalde, Ane Garciak txapelketa ona egin bazuen ere, hirugarren postua lortzeko borroka galdu zuen.

Lehenengo bi argazkietan Kataluniako Gran Prix-a, besteetan Euskadiko Txapelketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak