Julen Mendizabal presoa Mont de Marsan espetxera lekualdatu dute

Xabi Gorostidi 2018ko otsailaren 27a

Maiatzean du finkatuta aske geratzeko data Mendizabalek, baina kondenako azken hilabeteak etxetik gertuago egingo ditu. Parisko Osny espetxean egon da azkenaldian, Arrasatetik 900 kilometro baino gehiagora, eta lekualdatzearekin etxetik 215 kilometrora egongo da.

Ostiralean hasi zuten lekualdatzea, eta hori dela, eta bertan bera geratu zen asteburu horretan familiakoek egin behar zioten bisita. Hainbat lagunek ere programatuta zituzten Osnyra bisitak hurrengo egunetarako.

Lekualdatzearen berri eman du Etxerat Elkarteak sare sozialen bidez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak