Mondra ez da fin ibili eta banako berdinketarekin konformatu behar izan da

Mirari Altube Arrese 2018ko ots. 24a, 19:24

Estutu egin du Mutrikuk Mondra, gaur, Mojategin. Lehenengo zati eskasa jokatu dute etxekoek eta atzetik joan dira atsedenaldira. Bigarrenean, zertxobait hobeto, berdintzea lortu du Asier Sanchezek.

"Lehenengo zatian ez gara batere fin ibili eta bigarrenean saiatu gara indartsuago atera eta buelta ematen", laburtu du partidua Jorge Davila entrenatzaileak. Hain zuzen lehenengo zatian jaso du Mutrikuren gola Mondrak, jokatzea kosta egin zaio-eta. 

Bigarren zatian mutrikuarrak estutzen saiatu dira, baina ez dute samur izan. Partidua bukatzeko hamar bat minuturen faltan egin du gola Sanchezek eta puntu bat eskuratu ahal izan dute etxekoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak