Jostailuak, liburuak, arropa, apaingarriak eta beste zenbait kontu jarri dituzte herritarren eskura prezio ezin hobean. Helburua dirua batzea zen eta horretan jardun dute horiek salduta zein zozketak eginda, gaur, otsailak 24, goizean.
Saharako kanpamenduetan uda gogorrak bizi dituztela jakinda handik ateratzeko aukera eman gura diete umeei. Baina gero eta familia gutxiago animatzen dela horiek hartzera diote Sagiriko kideek, eta asmoa da elkartearen bitartez hamar ekartzea eta Udalako Natur Eskolan ostatu ematea.