Erasoa gertatu zen unean atea irekia zegoela jakinarazi dute Udaletik eta jendea barruan zegoela ikastaro batean: "Susto galanta hartu zuten bertan zeudenek". Jakinik emakumeak zeudela ordu horretan ikastaro batean, emakumeen aurkako erasotzat hartu du ekintza Udal gobernuak, nahiz eta ate nagusi horretatik Gaztetxeko lokaletara ere sartu.
Udal gobernuak honakoa adierazi nahi izan du:
"Gertakizun tamalgarri honen aurrean udalak hurrengoa adierazi nahi du:
- Arrasateko Udalak erasoa irmoki salatzen du.
- Arrasateko Udalak erabateko gaitzespena erakutsi nahi du emakumeei egindako edozein indarkeria motaren aurka.
- Elkartasuna adierazi nahi diegu Emakume Txokoko langile eta erabitzaileei.
- Arrasateko Udalak ozenki esan nahi du jarrera erasotzaile, antidemokratiko, xenofobo eta sexistek ez dutela lekurik Arrasaten".