Ferixalekuko teilatua eta Bedoñabeko aurrealdea konponduko ditu Udalak

Xabi Gorostidi 2018ko ots. 22a, 13:16

Kalitatezko Hezkuntza eskaintzeko ahaleginen artean kokatzen dira konponketa lan hauek. Duela gutxi, ikastetxeetako patioak herrira zabaltzeko asmoz, Institutuko, Erguineko, Bedoñabeko, edo Arizmendiko Arimazubi, Gazteluondo eta Santa Teresa guneetako patioak hornitu dira.

Besteak beste ping-pong mahaiak, eserlekuak, patinete aparkalekuak, frontoiak margotu, edo muralak egin dira bertan.

Oraingoan, herriko hezkuntza arloa indartzeko bideari helduz, Ferixalekuko teilatua konponduko duela adierazi du Udalak horrela eraikinaren egungo egoera hobetuz. Lan horietara bideratuko ditu, hain zuzen, 49.987,36 euro –BEZ barne– eta zortzi astetan amaituta egotea aurreikusten dute du. Uda sasoiari begira, behin ikasturtea amaituta, San Andres auzoko Herri Eskolako aurrealdea margotuko duela ere aurreratu du Udalak.

Lan horiekin eta orain arte egindako gainerakoekin, Udalaren helburua da, hezkuntza arloa indartzeaz gain, herriko haur, gazte zein nerabeei, haien beharretara egokitutako azpiegiturak eta formazio zein heziketa aukerak eskaintzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak