Hezkuntza informala, ez formala eta formala mapa baten bueltan

Xabi Gorostidi 2018ko ots. 22a, 12:55

'Hezkuntza' kontzeptua "eskolatik harago" dagoela irudikatzeko egin du mapa Udaleko Hezkuntza Sailak. Horrez gain, informazioa praktikoarekin osatutako 215 orriko liburuxka bat ere gin dute, eta jada ikusgai daude Arrasate.eus webgunean.

"Egun, hezkuntza kontzeptua eskolaz harago doa eta gure bizitzan prozesu iraunkor bezala, herrian, ematen da. Testuinguru honetan, udalerriak eremu hezitzaileak dira eta herritarrak eragile hezitzaileak eta hezkuntza tipologia guztiek –formala, ez formala, informala– osatzen dute esparru hezitzailea", azaldu dute Hezkuntza Sailekoek.

Mapa bat eta liburuxka bat egin dituzte, hezkuntzarekin zerikusia duten eragileak zeintzuk diren erakusteko asmoz. Bertan, herriko ikastetxe publiko eta kontzertatuak, akademiak, kultur elkarteak eta elkarte feministak ageri dira, besteak beste. Liburuxkak 215 orri ditu, eta bertan, eragile bakoitzari buruzko informazioa praktikoa dago, klik batzuk eginaz.

Horretarako, Arrasate.eus webgunean jarri dituzte bai mapa eta baita liburuxka ere. Hezkuntza Sailaren orrian sartuz gero, ezkerraldean dauden aukeretan azkenean egin behar da klik; Arrasateko Heziguneak 2018 izena duenean, hain zuzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak